zuen ideiei argia ematen diegu


Aurrekontua

Elektrizitatearekin lotuta, edozein motatako aurrekontua behar baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan.

Eskatu zure aurrekontua konpromisorik gabe, gure bulego teknikoak proiektua aztertuko du, baldintza ekonomiko onenak ez ezik, lana behar bezala burutzeko aholkularitza teknikorik onena ere eskainiz.

Aholkularitza

Bereziki kontzientziatuta, aholkularitza on batek proiektu arrakastatsuak egiteko behar duen garrantziaz jabetuta.

Instalazio berria martxan jarri eta erosi aurretik bezeroak zer espero duen jakin nahi du. Gure adituek lagunduko dizute beharrak aztertzen eta beharrezko eraikuntza-neurriak zehazten, errendimendu-probak gauzatu arte, bezeroek inbertsio egokiak hartzeko oinarri ezin hobeak izatea bermatuz. Horrela, erosi aurretik gardentasun osoa lortuko duzu.

Profesionaltasuna eta gardetasuna

Gardentasunak eta ondo egindako lanak suspertzen gaitu.

Konpromisoa da proiektuak ondo funtzionatzeko eta kudeatzeko funtsezko tresna. Horregatik bermatu nahi dizugu hasieratik amaierara zurekin konprometitzen garela, lasai egon zaitezen, azken emaitza bikaina izango dela jakinda.

Era berean, konpromisoa daukagu lan eraginkor eta ingurumenarekiko errespetuzkoarekin, beti ere ahalik eta gastu egokienari begira.



Instalazio elektrikoak

Esperientzia handia dugu behe-tentsioko instalazio elektriko guztietan, eta industriak baimendutako instalatzaile gisa erregistratuta gaude. Partikularrentzat nahiz enpresa eta erakunde publikoentzat lan egiten dugu edozein motatako instalazio elektrikoetan. Mantentze-lan prebentiboa eta zuzentzailea eskaintzen diegu gure bezeroei.

Telekomunikazioak

Electricidad Argio-Ola, S.L.n mota guztietako telekomunikazio-instalazioak egiten ditugu, osoak edo partzialak.
* Kableatu egituratua
* Atezain automatikoak
* Bideo-atezainak
* Sarbideen kontrola
* Domotika

Bulego teknikoa

Gure bezeroei bulego teknikoko saila eskaintzen diegu. Sail hori Industrial Ingeniari Tekniko Elektrikoz osatutako gure talde tekniko espezializatuak osatzen du, eta esperientzia handia dute ingeniaritzako hainbat arlotan irtenbide tekniko egokiak diseinatzen.
Merkatuko aukerak ongi ezagutzen ditu.